Pribatutasun politika

Pribatutasun politika eta datuen babesa

Indarrean dagoen legerian ezarritakoa errespetatuz, Larre-Gainek konpromisoa hartzen du beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzeko, bildutako datuen arriskuari egokitutako segurtasun mailaren arabera.

Pribatutasun politika honek barne hartzen dituen legeak

Pribatutasun politika hau Interneteko datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen Espainiako eta Europako araudira egokituta dago. Zehazki, honako arau hauek errespetatzen ditu:

  • 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa (DBEO).
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (DPB-EDBLO).
  • 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa (LSSI-CE).

Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren identitatea

larregain.eus webgunean jasotako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Arnaitz Lasarte Santa Cruz da (IFZ: 44166766G; aurrerantzean, Larre-Gain edo tratamenduaren arduraduna). Harremanetarako datuak hauek dira:

Datu pertsonalen erregistroa

Webgune honek ez du formulariorik. Erabiltzaileak analitika cookieak onartzen baditu, Google Analyticsek Webgunearen erabilerari buruzko datuak bilduko ditu (ikus Cookie politika). Erabiltzaileak telefonoz, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz gurekin harremanetan jartzean (adibidez, erreserba bat edo kontsulta bat egiteko) ematen dizkigun datu pertsonalak Larre-Gainek tratatuko ditu, erreserba kudeatzeko eta eskaerari edo kontsultari erantzuteko. Era berean, DBEOn eta DPB-EDBLOn aurreikusitakoaren arabera, DBEOren 30.5 artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatzekoa denean izan ezik, tratamendu jardueren erregistro bat mantentzen da, eta erregistro horrek, helburuen arabera, egindako tratamendu jarduerak eta DBEOn ezarritako gainerako inguruabarrak zehazten ditu.

Datu pertsonalen tratamenduari aplikatu beharreko printzipioak

Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamendua DBEOren 5. artikuluan eta DPB-EDBLOren 4. artikuluan eta hurrengoetan jasotako printzipio hauen mende egongo da:

  • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: Erabiltzailearen baimena beharko da beti, datu pertsonalak zertarako biltzen diren argi eta garbi azaldu ondoren.
  • Helburua mugatzearen printzipioa: datu pertsonalak helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako bilduko dira.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa: jasotako datu pertsonalak tratatuko diren helburuetarako behar-beharrezkoak direnak baino ez dira izango.
  • Zehaztasun printzipioa: datu pertsonalak zehatzak izan behar dira, eta beti eguneratuta egon behar dute.
  • Kontserbazio epea mugatzearen printzipioa: datu pertsonalak tratamenduaren helburuetarako behar den denboran soilik mantenduko dira Erabiltzailea identifikatzeko moduan.
  • Osotasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioa: datu pertsonalak segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko moduan tratatuko dira.
  • Erantzukizun proaktiboaren printzipioa: tratamenduaren arduradunaren ardura izango da aurreko printzipioak betetzen direla ziurtatzea.

Datu pertsonalen kategoriak

Larre-Gainek identifikazio eta harremanetarako datuak (izena, telefonoa eta, hala badagokio, posta elektronikoa) eta erreserbaren datuak (eguna, ordua eta pertsona kopurua) baino ez ditu tratatzen. Inola ere ez dira datu pertsonalen kategoria bereziak tratatzen DBEOren 9. artikuluaren zentzuan.

Erabiltzaileak analitika cookieak onartzen baditu, nabigazio datuak ere tratatzen dira: gailu eta nabigatzaile mota, gutxi gorabeherako kokapena (herrialdea edo hiria), bisitatutako orriak eta bisitaren iraupena. Google Analyticsek ez ditu IP helbideak gordetzen.

Datu pertsonalak tratatzeko lege oinarria

Datu pertsonalak tratatzeko lege oinarria Erabiltzailearen adostasuna da, gurekin harremanetan jartzean berak ematen baitizkigu datuak, eta, erreserben kasuan, Erabiltzaileak berak eskatuta kontratuaren aurreko neurriak aplikatzea (DBEOren 6.1.b artikulua).

Analitika cookien bidez bildutako datuen kasuan, lege oinarria Erabiltzailearen adostasuna da (DBEOren 6.1.a artikulua eta LSSI-CEren 22.2 artikulua), cookie leihoan «Onartu» sakatuz ematen dena.

Erabiltzaileak eskubidea izango du adostasuna edozein unetan kentzeko. Adostasuna kentzea ematea bezain erraza izango da. Arau orokor gisa, adostasuna kentzeak ez du Webgunearen erabilera baldintzatuko. Analitika cookieen adostasuna Webgunearen oineko «Cookie ezarpenak» estekan kendu daiteke.

Datu pertsonalen tratamenduaren xedeak

Larre-Gainek erreserbak kudeatzeko eta Erabiltzailearen eskaerei edo kontsultei erantzuteko biltzen eta kudeatzen ditu datu pertsonalak. Erabiltzaileak onartzen badu, nabigazio datuak Webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko erabiltzen dira (bisita kopurua, orri ikusienak, etab.), Webgunea hobetzeko. Datuak ez dira publizitatea bidaltzeko edo profilak egiteko erabiltzen.

Datu pertsonalak atxikitzeko aldiak

Datu pertsonalak tratamenduaren helburuetarako behar den gutxieneko denboran gordeko dira, eta, nolanahi ere, epe honetan soilik: 5 urtez, edo Erabiltzaileak datuak ezabatzeko eskatzen duen arte. Google Analyticsen bidez bildutako datuak 14 hilabetez gordetzen dira, eta gero automatikoki ezabatzen dira.

Datu pertsonalen hartzaileak

Erabiltzailearen datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharrik ez badago. Tratamendu eragile gisa, hornitzaile hauek izan dezakete datuetarako sarbidea:

  • LucusHost S.L.U., helbidea: c/ Mar Cantábrico 23, Entresuelo B – 27004 Lugo. Webgunearen ostatatze zerbitzua ematen du.
  • Google Ireland Limited, helbidea: Gordon House, Barrow Street – Dublin 4 (Irlanda). Google Analytics zerbitzua ematen du, Erabiltzaileak analitika cookieak onartzen baditu.

Erabiltzailea WhatsApp bidez edo posta elektronikoz jartzen bada harremanetan, zerbitzu horien hornitzaileek ere tratatuko dituzte haren datuak (WhatsApp Ireland Limited eta Microsoft Ireland Operations Limited, hurrenez hurren), beren pribatutasun politiken arabera.

Tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera transferitzeko asmoa badu, datu pertsonalak lortzen diren unean jakinaraziko zaio Erabiltzaileari zer hirugarren herrialderi edo nazioarteko erakunderi transferitu nahi zaizkion datuak, bai eta Batzordearen egokitasun erabakirik dagoen edo ez ere.

Google Analyticsen datuak Amerikako Estatu Batuetara transferi daitezke, Google LLC enpresara. Transferentzia hori EB eta AEBren arteko Datuen Pribatutasun Esparruan (EU-U.S. Data Privacy Framework) oinarritzen da, Europako Batzordeak 2023ko uztailaren 10ean onartutako egokitasun erabakian, eta Google LLC esparru horretan ziurtatuta dago.

Adingabeen datu pertsonalak

DBEOren 8. artikuluan eta DPB-EDBLOren 7. artikuluan ezarritakoa errespetatuz, 14 urtetik gorakoek soilik eman ahal izango dute beren datu pertsonalak Larre-Gainek legez tratatzeko baimena. Adingabea 14 urtetik beherakoa bada, gurasoen edo tutoreen baimena beharko da tratamendua egiteko, eta haiek baimendu duten neurrian bakarrik joko da zilegitzat.

Datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna

Larre-Gainek konpromisoa hartzen du beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa neurriak hartzeko, bildutako datuen arriskuari dagokion segurtasun mailaren arabera, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta transmititutako, kontserbatutako edo beste modu batera tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra ez suntsitzeko, ez galtzeko edo ez aldatzeko, edo datu horiek baimenik gabe ez komunikatzeko edo eskuratzeko.

Webguneak SSL ziurtagiria du: zerbitzariaren eta Erabiltzailearen arteko datu transmisioa guztiz zifratuta dago, eta, beraz, datuak modu seguruan eta konfidentzialean transmititzen dira.

Hala ere, Larre-Gainek ezin duenez Interneten bortxaezintasuna bermatu, ez eta datu pertsonalak iruzurrez eskuratzen dituzten hackerrik edo bestelakorik eza ere, tratamenduaren arduradunak konpromisoa hartzen du Erabiltzaileari bidegabeko atzerapenik gabe jakinarazteko datu pertsonalen segurtasuna urratzen denean, urraketa horrek pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako arrisku handia ekar dezakeenean. DBEOren 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, datu pertsonalen segurtasunaren urraketa da transmititutako, kontserbatutako edo beste modu batera tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzea, galtzea edo aldatzea eragiten duen segurtasun urraketa oro, edo datu horiek baimenik gabe komunikatzea edo eskuratzea eragiten duena.

Tratamenduaren arduradunak konfidentzial gisa tratatuko ditu datu pertsonalak, eta konpromisoa hartzen du legezko edo kontratuzko betebehar baten bidez bermatzeko konfidentzialtasun hori errespetatuko dutela langileek, bazkideek eta informazioa eskuratzen duen pertsona orok.

Datu pertsonalen tratamenduaren ondoriozko eskubideak

Erabiltzaileak DBEOn eta DPB-EDBLOn aitortutako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu tratamenduaren arduradunaren aurrean:

  • Sartzeko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du Larre-Gain bere datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez baieztatzeko, eta, hala bada, bere datu pertsonalei eta Larre-Gainek egin duen edo egingo duen tratamenduari buruzko informazioa lortzeko, bai eta, besteak beste, datu horien jatorriari eta egindako edo egingo diren komunikazioen hartzaileei buruzko informazioa jasotzeko ere.
  • Zuzentzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonalak aldatzeko duen eskubidea da, zehaztugabeak badira edo, tratamenduaren helburuak kontuan hartuta, osatu gabe badaude.
  • Ezerezteko eskubidea («ahaztua izateko eskubidea»): Erabiltzaileak duen eskubidea da, betiere indarrean dagoen legeriak kontrakorik ezartzen ez badu, bere datu pertsonalak ezabatzeko, datu horiek jadanik beharrezkoak ez direnean jaso edo tratatu ziren helburuetarako; Erabiltzaileak tratamenduarekiko adostasuna kendu badu eta hark ez badu beste lege oinarririk; Erabiltzailea tratamenduaren aurka badago eta tratamenduarekin jarraitzeko beste arrazoi legitimorik ez badago; datu pertsonalak legez kontra tratatu badira; datu pertsonalak ezabatu behar badira legezko betebehar bat betetzeko; edo datu pertsonalak 14 urtetik beherakoei informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintza zuzen baten ondorioz lortu badira. Datuak ezabatzeaz gain, tratamenduaren arduradunak, eskuragarri dagoen teknologia eta hura aplikatzearen kostua kontuan hartuta, arrazoizko neurriak hartu beharko ditu datu pertsonalen tratamendua egiten ari diren arduradunei jakinarazteko interesdunak datu pertsonal horietarako esteka oro ezerezteko egin duen eskaera.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko duen eskubidea da. Erabiltzaileak eskubidea du tratamendua mugatzeko bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean; tratamendua legez kontrakoa denean; tratamenduaren arduradunak jada behar ez dituenean datu pertsonalak, baina Erabiltzaileak erreklamazioak egiteko behar dituenean; eta Erabiltzaileak tratamenduaren aurka egin duenean.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea: tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada, Erabiltzaileak eskubidea izango du tratamenduaren arduradunaren eskutik bere datu pertsonalak jasotzeko, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, bai eta datu horiek tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko ere. Teknikoki posible den guztietan, tratamenduaren arduradunak zuzenean transmitituko dizkio datuak beste arduradun horri.
  • Aurka egiteko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du bere datu pertsonalak ez tratatzeko edo Larre-Gainek datu horiek tratatzeari uzteko.
  • Tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea, profilak egitea barne: Erabiltzaileak duen eskubidea da bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki indibidualizatu baten xede ez izateko, profilak egitea barne, indarrean dagoen legeriak kontrakoa ezartzen ez badu.

Erabiltzaileak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu tratamenduaren arduradunari zuzendutako idatzizko jakinarazpenaren bidez, «RGPD-larregain.eus» erreferentziarekin, honako hauek zehaztuta:

  • Erabiltzailearen izen-abizenak eta NANaren kopia. Ordezkaritza onartzen den kasuetan, Erabiltzailea ordezkatzen duen pertsona bide beretik identifikatu beharko da, baita ordezkaritza egiaztatzen duen agiria ere. NANaren fotokopia zuzenbidean baliozkoa den eta nortasuna egiaztatzen duen beste edozein bitartekoren bidez ordeztu ahal izango da.
  • Eskaera, eskaeraren arrazoi zehatzekin edo eskuratu nahi den informazioarekin.
  • Jakinarazpenetarako helbidea.
  • Eskatzailearen data eta sinadura.
  • Egindako eskaera egiaztatzen duen dokumentu oro.

Eskaera hori eta erantsitako beste edozein dokumentu helbide hauetara bidali ahal izango da:

Hirugarrenen webguneetarako estekak

Webguneak hiperestekak edo estekak izan ditzake, Larre-Gainenak ez diren hirugarrenen webguneetara sartzeko aukera ematen dutenak, eta, beraz, Larre-Gainek kudeatzen ez dituenak. Webgune horien titularrek datuak babesteko politika propioak izango dituzte, eta beraiek izango dira, kasu bakoitzean, beren fitxategien eta beren pribatutasun praktiken arduradunak.

Kontrol agintaritzari erreklamazioak

Erabiltzaileak uste badu indarreko araudia urratzen dela bere datu pertsonalak tratatzeko moduan, eskubidea izango du benetako babes judiziala izateko eta kontrol agintaritza baten aurrean erreklamazio bat aurkezteko, bereziki ohiko bizilekua, lantokia edo ustezko arau haustea gertatu den lekua dagoen estatuan. Espainiaren kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da kontrol agintaritza (www.aepd.es).

Pribatutasun politika hau onartzea eta aldatzea

Beharrezkoa da Erabiltzaileak Pribatutasun Politika honetan jasotako datu pertsonalen babesari buruzko baldintzak irakurri eta horiekin ados egotea, bai eta bere datu pertsonalen tratamendua onartzea ere, tratamenduaren arduradunak tratamendua adierazitako moduan, epeetan eta helburuetarako egin ahal izan dezan. Webgunea erabiltzeak berekin dakar haren pribatutasun politika onartzea.

Larre-Gainek beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bere irizpidearen arabera, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren lege, jurisprudentzia edo doktrina aldaketa baten ondorioz. Pribatutasun politika honen aldaketak edo eguneratzeak ez zaizkio Erabiltzaileari berariaz jakinaraziko. Erabiltzaileari gomendatzen zaio orri hau aldian behin kontsultatzea, azken aldaketen edo eguneratzeen berri izateko.